Musika

badok

2015.04.26

badok

‘Badok geroa badon’ kontzertua, Loraldiaren fruitu bizia

Lehen Loraldia jaialdiak fruitu asko eta askotarikoak eman ditu eman ditu egun gutxitan. ‘Badok geroa badon’ kontzertua horietako bat izan da, fruitu bizia, batzutan goxoa eta melodikoa, beste batzuetan garratza eta martxosoa. Hiru taldek osatu dute emanaldia: Lurra, 22m2 eta Piztiak.

Giro beroa sortu dute hiru taldeek Bilboko Campos Kupula aretoan, intentsitatea goraka joan delarik. Sarrera halamoduzkoa izan da, baina bertaratutako entzuleek gozatu dute hiru taldeen eskaintza musikalarekin.

Lurra taldeak iaz argitaratutako Akatsa sisteman diskoaren kantu gehienak jo ditu, Ane Garciaren ahots erakargarriak gidaturik.

lurra-1

Lurra taldea, taula gainean, Loraldia jaialdiko kontzertuan.

Lurra taldea, taula gainean, Loraldia jaialdiko kontzertuan.

22m2 taldeak Karratura izenburupean iaz argitaratutako lehen diskoko kantuak aletu ditu. Naroa Gaintzak kanturako trebetasunaz gain, taula gainean mugitzeko erraztasuna erakutsi du.

22m2 taldea

22m2 taldea 2

22m2 taldea, ‘Badok geroa badon’ kontzertuan, Naroa Gaintza kantaria buru.

 

Azkenik, Piztiak taldeak U disko berria estreinatu du jendaurrean. Zazpigarren diskoa da, gitarra eta perkusio boteretsuen gainean eraikia.

piztiak-1

Piztiak taldea, U disko berria aurkezten, 'Badok geroa badon' kontzertuan.

Piztiak taldea, U disko berria aurkezten, ‘Badok geroa badon’ kontzertuan.

 

 

 

ETIKETAK:22m2BadokBerriaBilboLoraldiaLurraPiztiak