Musika

Azaletik (XV): Hain emakume salbazio

fitxategia_ikusi

‘Hiru’ (Mursego, 2013). Azalaren egilea: Ramon M. Zabalegi

Nor dira haiek?

Nor dira haiek?

Nor dira haiek?

Hain delikatuak, hain xamurrak. Eguneko argiak mindu egiten ditu. Buruz behera, hankaz gora, hain xamurrak, hain delikatuak. Gauaren ertz zorrotzean bizi dira. Iluntasunaren eta argitasunaren esanahia aldatzen da eta gauaren izaera distiratsuan nahasten dira. Heriotza eta arimaren aldean. Bihotzaren taupadak mantso doazen heinean euren gorputza ero-bero.

Badago beste kreatura bat hauen artean. Honek kantuak oparitzen zizkien arbasoei aintzinan. Hain ederrak ziren, gaueko hegalariek biziki dantzatzen zutela haien inguruan. Hura, saguzarra izan ez arren, saguzartutako kreatura bat zen, gizaki eta gauenararen artean jaiotako izaki emakumea. Hibernatzen zuenean, kantuak ametsetan asmatzen zituen, lo garaia amaitzen zenean bere espeziekoak amets gaiztoetatik esnatzeko. Eta honela bizi izan da orain arte. La mujer murciélago.

Hain delikatuak, hain xamurrak. Orain gaueko hegazti hauek ez dakite nortzuk izan ziren euren arbasoak, guk ere ez dakigu, baina garai hartako oroimenak dituztenez, erdi banpiro eta saguzarren artean hazitako kreatura hori, txaman erreginatzat daukate. Saguzarrek gurtu egiten dute, noizbait amets gaiztoetatik esnatuko dituelakoan.

Jacques Lacanek argira ekarri ezin diren kontzeptuei saguzar galdekizunak deitzen zien. Argira ekarri ezin. Bere benetako jarduna ilunean egon beharko litzatekeelako. Euren argia gure gaua. Gauaren magia dirdaitsuan izaten dira, hilko lirateke bestela eguneko eguzkiak erreta. Ilunabarreko ilargitearen babesean begiak irekitzen hasiko dira. Saia gaitezen haien tokira hurbiltzen, argia eman diezaguten.

Aupa saguzarrak!

ETIKETAK:azaletikBidehutsDiskoakMursegoRamon M. Zabalegi