2015.09.28
Atx! monema, erreminta zorrotzen terminoen eremu semantikoan aurkitzen da. Moztu. Ebaki. Arrakala, zaplastekoa. Kasu, doministiku batek hausten duen isileko egoera; atx!, tarteko momentuan egongo litzateke, txistua indarrez bota aurretik, edo begiak itxi eta gure sudurra txingortu eta gero gertatzen den horretan. Dena botatzeke dagoen unean, dena usinaren barnean, kanporatzeko prest. Naturan ematen den kaosak berak ordenatzen ditu atx horren barruan ateratzeko dauden elementu guztiak, sakoneko eta estututako guztia kanporatu. Hala ere, ordenak batu egiten ditu osagaiak, eta hauen mugak bereizten dira ingeradan.
Atx! hitzaren soinuak, bere autonomia izan arren, bere baitan beste hainbat soinuren zurrunbiloa darama, pentsa, zer nolako soinua entzungo litzatekeen doministiku honetatik.
Gorputz atalak gorpuzten dituen azala da; lepo bat
garondo bat
uzki bat
bularrezur bat
kokots bat
gibel bat
bare bat
mingain bat
bihotz bat
eztarri bat
sudur bat
urdail bat
orpo bi
ukondo bi
biriki bi
tinpano bi
sudurzulo bi
galtzarbe bi
heste bi
betzulo bi
giltzurrun bi
oin-bular bi
hortzoi bi
kornea bi
belaun bi
lau letaginez osatuta. Estruktura kanpoan eta mugimendua barnean. Txakur bat mugimenduan dago, mugimenduan mugitzen, errefusatuta. Hala nola, guk, gizakiok, bitan egoteko aukera badaukagu. Higiduran eta egituran, perspektiba aldaketetan. Informatikoaren konplexuan, edota filosofoaren konplexuan, lehenengoan, gauzaren gainean; pantaila, pantaila eta gero agertzen da. Bigarrengoan, distantzian; urrutikoa, non kokatzen den ikusteko aukera. Non dira Atx txiki guztiak, Atx handiaren barnean? (altxor baten mapa dirudi). Ez dago mugitzerik estrukturarik gabe, bestetan, estrukturarik mugimendurik gabe, bietan dago, bietan gaude. Argirik ez, iluntasunik gabe, azaleko ATX!. Txuririk ez, atzealdeko beltzik gabe. Mintzen duen zaurian eta aterako den zarakarrean dago. Atx! Minaren oihuan. Maitatzearen erritmoan eta zure gorputzeko bi eskuek elkar heltzean. Kantu batzuen gorputza.