Musika

badok

2021.01.29

badok

Astea laburrean #22

OLATZ ZUGASTI kantariak “Mairu baratzetan” abesti berria plazaratu du. Kantu honekin Aranora itzuli da Zugasti, aitonaren herrira, mairu baratzetara joateko asmoz eta handik, aurre-kondairatik berari dei egitera. Bidean oroitzapenek harrapatu dute, soinu, usain, nerabezaroko zentzukoitasun, menditar eta hiritarren arteko berezko harremana, antzina eta gaurkotasuna bat eginda, guztia une batean, guztia kantu batean.

ENERITZ FURYAK-ek otsailaren 18an kaleratuko du disko berria, Emadan. Autoekoiztutako lana izango da eta 10 kantu bilduko ditu CD eta LP formatuetan. Duela aste batzuk “Emadan” abestiaren bideoklipa zabaldu zuen Irungo bakarlariak eta datorren asteartean “Sinkropedazioa” emango du ezagutzera, hau ere bideoklip baten bidez. Zuzeneko kehen aurkezpenak otsailaren 11n, Bilboko Indie+ Festibalean (EHUko Mitxelena aretoan), eta 14an, Azkoitiko Matadeixen, izango dira.

ELBERETH taldeak gitarrista berria du. Xabier Castañok taldea uztea erabaki du arrazoi pertsonalengatik eta haren lekua Julen Albizuk beteko du aurrerantzean.

ELBERETH

Elbereth taldearen formazio berria.

HUTS taldeak ere izan du kide aldaketarik. Ibai Barrios bateria joleak utzi du taldea eta Mikel Becerrak (Herri Oihua eta Revolta Permanent taldeetako kide ohia) ordezkatuko du. Bateria jole berria aurkezteko “Nahiko” abestiaren bideoklipa zabaldu du Trapagarango (Bizkaia) hirukoteak.

IBIL BEDI taldeak Beltxarga beltza bigarren diskoa kaleratuko du otsailaren 26an. Aurrerapen gisa, “Basozain” abestia zabaldu du Irunberriko (Nafarroa) taldeak. Hemen entzun dezakezu.

→ HEGOA DISKOAK zigilua sortu da euskal musika esperimentala plazaratzeko. Duela 9 urtetik Londresen bizi den Mikel Acosta dago proiektu honen atzean eta argitaratuko duen lehen diskoa Angel Katarainen hainbat grabazioren bilduma izango. Izan ere, 1983tik 1993ra bitartean IZ estudioan hainbat pieza instrumental grabatu zituen Katarainek, gerora lagunen artean zabaldutako lau diskotan bildu zituena. Hegoa Diskoak-en lehen argitalpenak konposizio horietatik bederatzi bilduko ditu biniloko edizio batean. Martxoaren 5ean argitaratuko da diskoa.

Angel Katarain en Azotea

Angel Katarain musikari eta soinu teknikaria.

→ LAUKATU taldeak bere lehen diskoa plazaratu du, Beldurrak marrazten, Mungiako (Bizkaia) Gaua estudioan grabatuta. Osorik entzun dezakezu hemen.

Captura de pantalla 2021-01-26 a las 11.34.07

Ander Lizarragak egin du diskoaren azala.

→ LARRU BELTZAK Oñatiko (Gipuzkoa) boskote bat da eta aste honetan kaleratu du bere lehen lana, Nork epaituko du epailea?. Diskoari izenburua ematen dion abestia zabaldu du aurkezpen txartel gisa.

→ MERINA GRIS hirukoteak bigarren singlea aurkeztu du, “Saiatzen naiz”. Iaz agertu zen indar handiz plazan Merina Gris, “Besteek zer” abestiarekin, eta oraingoan ere Ed is Dead madrildarra arduratu da ekoizpenaz. Hala ere, kantuak taldearen beste aurpegi bat erakusten du, sentikorragoa, norbere burua onartzera eta “saiatzen jarraitzera” daraman bidearen autoerretratu itxaropentsu honetan. Izaro abeslaria aktore lanetan aritu da Arriguri ekoiztetxeak zuzendutako bideoklipean.

ROLAN GARCES abeslari nafarrak aurten kaleratuko duen bigarren diskoaren aurrerapen abestia aurkeztu du, “Urrun”. Juan Gamerok Erdialdeko Asiara egindako bidaia batetik sortutako bideoklipean, irudiak alderantziz doaz. “Batzuetan, garen lekutik ihes egin nahi izaten dugu, urrutira joan nahi dugu, baina ezin dugu ihes egin elkartuta gauden lekutik”, azaldu du Garcesek.

ETIKETAK:ElberethEneritz FuryakHegoa DiskoakHutsIbil BediLarru BMerina GrisLaukatuOlatz ZugastiRolan Garceseltzak