Musika

badok

2020.06.23

badok

Asier LIren bideoklip berria estreinatu dugu, “Eztia bailitz”

Horrela bizitzeko proiektua osatzen duten sei diskoetatik bigarrena kaleratu du Asier LI musikari eta konpositoreak. Nihaur izenburua jarri dio abesti bilduma honi, subjektuaren eraikuntza baita gai nagusia. Asier LI bera da hausnarketaren objektu eta subjektu bost abesti hauetan. “Ez dago erabateko soinu gabezia bezala ulerturiko isiltasunik, borondatezko soinuaren absentzia baizik, ozenagoa edo baxuagoa izan daitekeena. Absentzia horretan ziztatzen da borondatezko kantua, eta hortxe dager lanaren autore/subjektua, narraziotik at, sein egiten. Ni”, azaldu du egileak.

Diskoaren aurkezpen gisa, Hodei Ezeiza Zalduak egindako bideoklipa zabaldu du, “Eztia bailitz” abestiarena. Kanta horretan Ana Belen Garcia organo jotzaileak eta Enrique Azurzak zuzendutako KEA Ahots Taldeak kolaboratu dute.

Bost kantuk osatzen dute Nihaur; horietako lau ahots eta piano hutserako dira. Etxean grabatu eta nahastu ditu Asier LIk, baina Ana Belen Garcia eta KEA Ahots Taldearen kolaborazioak Tolosako Santa Klara komentuan grabatu zituen Juanan Ros teknikaria.

ETIKETAK:Ana Belen GarciaAsier LIKea Ahots Taldea