2016.01.26
Free Otegi Them All kanpainaren barruan Angela Davis aktibista afroamerikarrak Euskal Herrira egingo duen bisitaren karietara, Angela Davis gure laguna da! ongi etorri-festa ospatuko dute otsailaren 7an Bilboko Kafe Antzokian. Fermin Muguruzak bultzatutako ekimenak Euskal Herriko hainbat sortzaile batuko ditu, horien artean Mursego, Aiora eta Piti (Zea Mays), Anari, Sorkun, Aneguria, La Basu eta Xabi Solano (Esne Beltza) kantari eta musikariak, Broken Brothers Brass Band eta Bad Sound System taldeak, Maialen Lujanbio bertsolaria eta Eider Rodriguez idazlea.
Joan den urtean, Free Angela & All Political Prisoners film dokumentala (Shola Lynch, 2012) eskaini zuten Bilbon, Fermin Muguruzak, Harkaitz Canok eta Jorge Alderetek argitaratutako Black is Black komikiaren harira Alondegian atondutako erakusketaren barruko ekitaldien artean. Eider Rodriguezek egin zuen filmaren aurkezpena.
Beste film bat (The Black Power Mixtape) aitzakia hartuta Angela Davis, gure laguna iritzi zutabea idatzi zuen Leire Lopez Ziluagak Berria egunkarian, 2011. urtean.