2020.06.11
Soinu postaletan bildutako bost kantu formatu digitalean eta binilozko single bat argitaratu ondoren, irailean lehen disko luzea kaleratuko du Amorante-k. Forbidden Colours zigiluak argitaratuko du Elgoibarko (Gipuzkoa) musikariaren lana, baina aurrerapen gisa “Ama hil zaigu” abestiaren bideoklipa estreinatu dugu gaur BADOK atarian. Bira Produkzioak ekoiztetxeko Oskarbi Seinek sortu du bideoklipa osatzeko animazioa.
Mikel Laboak Bat-Hiru diskoan (1974) grabatutako abestia “berrasmatu” egin du Amorantek, jatorrizkoa “erretrobisorean edukita baina gehiegi begiratu gabe”. Diskoa Aitor Etxebarriaren estudioan grabatu du, eta hark egin ditu ekoizle lanak. Sonoritatean berritasunak dakartza Amoranteren kantu bilduma berriak, tronpetak aurreko lanetan baino presentzia handiagoa hartu baitu, baita pianoak eta sintetizadoreak ere. “Heriotzaren inguruan dantza egiten du” diskoak, Amoranteren esanetan.
LP eta digital formatuetan argitaratuko da uda pasa ondoren.
1 IRUZKIN