Musika

badok

2018.12.21

badok

Aguxtin Alkhaten lan berriaren aurrerapena

2019ko udaberrian ikusiko du argia Aguxtin Alkhat kantariaren disko berriak. Hutsaren hatsa izango du izenburu, eta zortzi kantu eta bi instrumental jasoko ditu. “Ezinaren izenean” da abesti horietako bat eta hemen entzun dezakezu aurrerapen gisa.

Alkhat 2018

Aguxtin Alkhat abeslari eta gitarrista (Heleta, 1982).

Alkhaten hirugarren diskoa izango da Hutsaren hatsa, aurretik kaleratuak baititu Ihes egin (UsoPop Diskak, 2013) eta Haizeen meneko (Elkar, 2015). Lan berriko abestiak hainbat estudiotan eta soinu teknikari ezberdinekin grabatuko ditu Alkhatek, kantuen estilo aniztasuna islatu nahian. Lehen bi diskoetan ageri ziren folk eta rock doinuez gain, blues bat ere jasoko du abesti bilduma berriak. “Ezinaren izenean” Berako (Nafarroa) Atala estudioan grabatu du, Iñigo Irazoki soinu teknikariarekin.

ETIKETAK:Aguxtin AlkhatAtala estudioaIñigo Irazoki