Musika

badok

2021.01.28

badok

158 disko berri zerrendatu ditugu 2020an, %25 gutxiago

Pandemiaren urtean euskarazko 158 argitalpen berri zerrendatu ditugu BADOK atarian. 2019ko datuen aldean, %25,2 murriztu da kopurua. Horietatik  iraupen luzeko diskoak —7 kantutik edo 30 minututik gorakoak— 116 izan dira (%73,4), eta gainerakoak singleak eta EPak, DVD bat salbu. Iraupen luzeko diskoen artean, CDa izan da gehien aukeratutako formatua, 79 lanekin, (%68,6); CD eta LP formatuetan argitaratutako lanak 9 izan dira (%7,8); LP formatuan kaleratutakoak 11 (%9,5); eta formatu digitalean soilik zabaldutakoak 14 (%12,1). Halaber, kasete formatuan argitaratutako hiru disko bildu ditugu zerrendan.

Captura de pantalla 2021-01-28 a las 14.37.40

Iraupen laburreko lanak zabaltzeko —2 eta 6 kantu artekoak—, formatu digital hutsa izan da aukeratuena (17; %42,5), eta ondoren biniloa (12; %30) eta CDa (11; %27,5).

2020an argitaratutako diskoen zerrenda osoa duzu jarraian.

ETIKETAK:20202020ko diskoakDisko EkoizpenaDiskoakDiskogintza