Musika

badok

2018.10.15

badok

Disko berria iragarri du Garik, ‘Beste denbora batean’

Azaroaren hasieran lan berria kaleratuko du Gari abeslariak. Beste denbora batean izenburua du diskoak, eta Hertzainak taldeko kide ohiaren bakarkako hamargarren lana izango da.

Gari argazki berria

Gari abeslariaren bakarkako hamargarren diskoa da  ‘Beste denbora batean’.

Duela bi urte argitaratutako Estutu diskoan bezala, Maldanbera taldearekin grabatu ditu Garik abesti hauek. Taldea baina, guztiz eraberritu du Legazpin (Gipuzkoa) jaiotako musikariak. Honako musikariek lagundu diote oraingoan Tio Pete estudioan grabazioa egiten: Borja Barrueta (bateria, perkusioa), Gorka Benitez (saxofoia, flauta), Jon Agirrezabalaga (baxua, gitarra, teklatuak), Oier Aldekoa (pianoa) —aurreko diskotik errepikatzen duen bakarra— eta Aitziber Omago (koruak). Garik abestu eta gitarra eta pianoa jo ditu.

Musikariak Facebooken zabaldutako informazioaren arabera, Juan Luis Zabala, Mari Luz Esteban, Igor Elortza eta Jon Benitoren testuak musikatu ditu diskoan.

ETIKETAK:Aitziber OmagoBorja BarruetaGariGorka BenitezJon AgirrezabalagaJuan Luis ZabalaMari Luz EstebanOier Aldekoa