27. Hatortxu Rock
Abenduaren 17an egingo dute 27. Hatortxu Rock jaialdia, Atarrabian (Nafarroa). Zerrenda honetan, han izango diren euskal taldeen kantu bana.
Durangoko 57. Azoka
Euskal kulturaren eztanDA! Sorkuntzaren eta jaiaren eztanDA! Durango osotik eta Euskal Herri osora zabalduko den eztanDA! Euskal musika taldeek Durangoko 57. Azokan aurkeztuko dituzten nobedadeen zerrenda. Durangoko Azoka, abenduaren 7tik 11ra.
Gaztezulo eta Olrait Studio
Gaztezulo aldizkariak bultzatuta, beste 100 euskal talderen 100 abesti ilustratu ditu Olrait Studiok Kantu eskukadak II libururako. «Geure omenaldi xumea eskaini nahi diegu euskal abestien letrak idazten dituzten sortzaile nekaezin horiei guztiei. Sorkuntza delako bide bakarra, eta hitza delako horretarako giltza», adierazi dute. BADOKek zerrenda honetan bildu ditu 100 kanta horiek.
Jon Gurrutxaga
Abeslariak gogotik kendu ezin duen kantu sorta bat aurkeztu digu. Desgaraian taldearen lehen diskoa prestatzen ari da; Errimen aritu zen aurretik.
Anabel Toral
Gilda taldeko abeslari eta gitarristak atzoko eta gaurko kantu kutunak aukeratu ditu.
Alfonso Guillo
Koska eta Leok'k taldeetako baxu jotzaileak gustuko zenbait kanta aurkeztu ditu.
Alain Mendizabal
Hamabi taldeko abeslariak bere kantu gogokoenetako batzuk aurkeztu dizkigu.
Pierre Balacey 'Balatx'
Xutik eta Fizt & Furiuz taldeetako kideak bere kantu gogokoenetako batzuk hautatu ditu.
Matxarda
Rober Bizar eta Haizea Dabil bikoteak bere kantu gogokoenetako batzuk zerrendatu ditu.
Badok
Donostiako Udalaren Adarra saria jasoko du Joseba Tapiak ekainaren 21ean. Hona hemen 35 urteko ibilbidea laburbiltzen duen kanta zerrenda.
Etor Elortegi
Elortegi Anayak taldeko kideak bere kantu gogokoenetako batzuk zerrendatu ditu.
Mäirü
Ziburuko taldeak bere erreferentzia, eragin edota adiskide dituen sortzaileen kantuak bildu ditu zerrenda honetan.
Hazi Hezi
'Hazi Hezi' aldizkariak 10 urte egin ditu eta diseinu berria aurkeztu du Donostiako Aquariumen. Bertako ekitaldia girotzeko hazierarekin loturiko kantu zerrenda hau prestatu zuten.
Nerea Altxu
Ginger taldeko abeslari eta gitarristak bere abesti kutunetako batzuk aukeratu dizkigu.
Badok
Bi urteko etenaldiaren ondoren, Senpereko lakura itzuliko da Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia, maiatzaren 8an, eta egun osoko musika egitarau zabala eskainiko du.
Lanartea
Lanarteak, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak, lanari buruzko hiru abesti zerrenda osatu ditu, Maiatzaren 1a aitzakia hartuta.