Malentxo Zeberio
Mirua hirukoteko ahotsetako bat da Malentxo Zeberio (Tolosa, Gipuzkoa, 2001). Hainbat single eta taldearen izen bereko diskoa plazaratu dituzte orain artean, popa eta elektronika uztartuz.
Jonan Ordorikaren omenez
Iragan abuztuaren 7an zendu zen Jonan Ordorika soinu teknikaria (1966-2023), eta maitatua izan zen oso. 30 urtetik gora egin zituen langintza horretan, hainbat eta hainbat euskal musikariren lanak grabatu edo masterizatu zituen. Berekin lan egindakoek kantu bana aukeratu dute, eta haren oroimenezko hitzak ere badakartzate. Ruper Ordorika anaiaren hiru kantuk zabaltzen dute zerrenda.
Iparragirretik Willis Drummondera, musika ibilbide bat
Joserra Senperena
Joserra Senperena musikariak euskal musikaren historiako dekalogotxo ireki bat osatu du: herri kantua, 70 eta 80 hasieratako pop-rocka, eta azken hamarkada pasatxoko rocka biltzen duena.
Badok
Uztailaren 12tik 30era egingo dute aurten Urmuga mendi ibilbide musikatua. Alderik alde zeharkatuko dute Urmugaren ertza: Gorobel mendilerroan hasi, eta Hiru Erregeen Mahaian amaitu.
Badok
Zentzu gordinean bezala metaforikoan, ekaitzak badu bere musika. Ekaitzaren esanahia, irudia, esan-indarra sarri erabili dira kantuetan. Ekaitz giroa bizi dugu uda aurreko asteotan. Ekaitza aldez edo moldez aipatzen duten kantuen zerrendatxoa da honakoa. Entzun eta goxatu, lehertu aurretik.
Mattin Arbelaitz
Inguruan izan dituen kantu kutunak ekarri ditu Mattin Arbelaitz bateria jotzaile lesakarrak (Gozategi, Janus Lester, Harat, Mugaldekoak...).
Amets Aznarez
Kantuek kontatzen dutenaren bila abiatu da Amets Aznarez tronboi jotzaile iruindarra (Broken Brothers Brass Band, Joseba Tapia, Kinbonbo Brass Band...).
EHZ 2023
Laugarren urtez, Irisarrin iraganen da festibala, ekainaren 30etik uztailaren 2ra. Jaialdiaren 27. aldian ariko diren talde gehienen berri eman dute dagoeneko.
Eire
Eire Maiak eta Eire Salegik osatzen duten bikoteak gustuko kantu batzuk bildu ditu, erreferente izan duten «pop elektronikoaren euskal eszenari» keinu bat eginez.
Aitor Regueiro
Iaz kaleratu zuen bere bakarkako lehen diskoa Aitor Regueirok, goxotasunaren eta etxekotasunaren sentsazioak kantuetara eramanda. Barruan zerbait mugitzen dioten hamar abesti aukeratu ditu.
2022ko abesti gogokoenak (XII)
Xalba Ramirez
'Argia' astekariko kolaboratzaileak 2022. urteko kantu gogokoenak zerrendatu ditu.
Urko Ansa
BADOKeko eta 'Berria' egunkariko kolaboratzaileak 2022. urteko kantu gogokoenak zerrendatu ditu.
Panpi Merkapide
Gure Irratiko kazetariak 2022. urteko kantu gogokoenak zerrendatu ditu.
Julen Idigoras
Gaztea irratiko 'B Aldea' saioaren gidariak 2022. urteko kantu gogokoenak zerrendatu ditu.
2022ko abesti gogokoenak (VIII)
Jon Urzelai
BADOKeko kolaboratzaileak 2022. urteko kantu gogokoenak zerrendatu ditu.
2022ko abesti gogokoenak (VII)
Jaione Dagdrommer
'Gaztezulo' aldizkariko kazetariak 2022. urteko bere kantu gogokoenak zerrendatu ditu.