Eñaut Zubizarreta
2022.01.241. "Gauza txikiak" (Potemkin, Potemkin): Oñatiko talde honen rollo rokanrolero eta stonerra Eskoriatzako San Pedro batzuetan ezagutu nituenez gero izan dut gustuko. Kanta honek baina, balada kutsua dauka. Ikaragarri gustatzen zait.
2. "Hotzikara" (DUT, Askatu korapiloa):Talde honek berezko duen iluntasuna ikaragarria iruditzen zait. Hasierako kajaren afinazioa, baxuaren linea zein kolorea, erritmo pisutsu hori... diskoa isteko proposamen ona.
3. "Beranduegi" (Matxura, Matxura):Proposamen hau ezagutu nuenean zuzenean jo nuen diskoa entzun eta kontzertuak ikustera. Metal eta elektronikaren arteko nahasketa asko gustatzen zait. Diskoa isteko ere aukera ona iruditzen zait hau.
4. "Amesgaiztoen outleta" (Anger, Sute perfektua):Laukote hau Arrasatek azken hamarkadetan izan duen proposamen musikalik interesgarri eta dinamikoenetarikoa iruditu izan zait beti, bai musikari dagokionez eta baita letrei dagokienez ere. Ametsak merke merke saltzen dira garaiotan.
5. "Ez eguna" (JP Lohian, JP Lohian & Klonen Klana):Kuraia, DUT... aspalditik entzun izan nituen, eta taldekideen izenak ezagun nituen arren, sekula Josebarengan fokua jarri gabe neukan. Disko borobil hau atera zuenean akordatu nintzen talde hauetan zenbaterainoko pisua izan zezakeen bere eskuartzeak.
6. "Derryra itzuli" (Anje Duhalde, Azkarate):Asko entzun dugu Anje etxean. Europar kolonialismoaren miseriak, kanpokoak baino barrukoak, adierazteko moduak betidanik hunkitu izan nau.
7. "Itsu eta biluzik" (Joseba B Lenoir, Tenpesta) : Euskal Herriko rockerorik puroenetarikoa. Duoan, bakarka, Gang! formatuan... guztiak txupatu ditut, bereziki disko hau atera zuen urteko udan.
8. "Gaitz" (Jousilouli, Terrorista):Hitz bakarrean: bakarrak.
9. "Noidxe" (Urgatz, Hori):Zuzenean ikusteko aukerarik izan ez ditudan arren, disko honetan asko gustatu zaizkit, erritmoak eta baxuaren lerroak batez ere.
10. "Sabelkeri" (Nizuri Tazuneri, Zazpi): Euskal Herrian traparen aldaera erakargarrienetarikoa lantzen dute, iluntasun inplizitu batekin, eta herri honi lotuta dagoen izaera kontziente batekin. Lan hau kontzeptualki itzela iruditzen zait, singlearen garaiotan.
11. "Xuri guztiak ez dira irinak" (Broken Brothers Brass Band, Txertaketa):Aspaldi ezagutu nituen nafarrak, pisukide baten bitartez. Jaia bai borroka ere bai #twentyfirstcentury