Ander Mujika
2020.06.11Zerrenden kontu hauek aipatzen dizkidatenean beti Nick Hornbyren High Fidelity liburua datorkit burura. Bertan disko denda bateko langile frikiek etengabe zerrendak egiten dituzte. Momentu bakoitzerako kantu aproposenak aukeratu eta erabakitzen. Etengabe kantu kuttunenez osatutako zerrenda perfektuaren bila aritzen dira.
Zerrenda osatzeko ildo onenaren bila ibili naiz baina perfekzioaren bidea albo batera uzten saiatu nintzela bada denbora bat.
Horregatik azkenaldian gehien gustatu zaizkidan kantu edo artista euskaldunez osatu dut zerrenda. Euskal Herriko artista interesgarri pilaren artean lagin bat besterik ez da hau, altxorrez betetako zerrendatxo bat. Azkenaldian gustuz entzun ditudan doinu batzuen zerrenda inperfektua.