Maialen Errotabehere
2018.02.26Hala. Orain nola esplikatu, definitu, justifikatu hautu horiek?
Kantu, kantari, artista horiek hunkitu, mugitu naute.
Ez dakit hori ongi esplikatzen ahal den edo nahi dudan.
Musikak, hitzak, nortasunak, ahotsak nahasten direnean, nere baitan, sentitzen dut... sumendi bat berotzen hasten. Edozein mementuan.
Teknikoki, bakotxak bere hautua zintzoki argumentatzen ahal du, moldaketen analisia bat eginez, afinazioa entzunez eta abar.
Zerrenda hori osatzean, berriz artistez maitemindu naiz... Eta zergatia ez dut jakin nahi.