Zerbait mugitzen didatenak

Aitor Regueiro

2023.02.06
Korapiloak - Mor More(Mor More)
play_button
add_button
Eten zen denbora - Kaskezur(Hitzak eta musika: Kaskezur)
play_button
add_button
Noiz da gero? - Borrokan(Hitzak eta musika: Borrokan)
play_button
add_button
Karroña - Braulio(Braulio)
play_button
add_button
Amu(r) - Maite Larburu(Hitzak eta musika: Maite Larburu)
play_button
add_button
Gerra buruan - Arrotzak
play_button
add_button
Ezorduak - Tooth(Hitzak: Ariane Ensunza-Musika: Tooth)
play_button
add_button
Sekretua - JP Lohian & Klonen Klana(Hitzak eta musika: JP Lohian & Klonen Klana)a
play_button
add_button
Benetan - Sara Zozaya(Sara Zozaya)
play_button
add_button
Hemen naiz, ez gelditzeko baina - Lisabö(Hitzak eta musika: Lisabö)
play_button
add_button

Ezin dut musika emoziotik kanpora ulertu. Biltzen nauten kantuen zalea naiz, hasperen txiki bat ateratzen didaten kantu horien fana. Hala ere, zerrenda hau egiteko hasperenetatik haratago joan nahi izan dut, emozio guztiak biltzeko asmoz, lortu dudan jakin gabe. Hemen barruan zerbait mugitzen didaten hamar kanturen zerrenda:

Mor More - Korapiloak
Onartu beharra daukat in crescendo teknikaren fanatikoa naizela. Kantu hau teknika horren erakusgarria da. Hasierako gitarra ilunetatik nola igarotzen den melodia argiago baina malenkoniatsu batera, bukaerako ahots goxo eta gordinen nahasketa, sentsazioak iradokitzen dituen hitz korporalak... Uste dudana baino gehiago gustatzen zait kantu hau.

Kaskezur - Eten zen denbora
Inbidia ematen didaten kantu horietako bat. Denetik aurki dezakegu kantu honetan: psikodelia, melodia dantzagarriak... Baina kantu honek badu zatiketa bat. Kantua erditik apurtu eta tentsioz beteriko epilogo bat hasten da. Gogoan dut kantua entzun nuen lehen aldian buklean sartu izana.

Borrokan - Noiz da gero?
Sekretutxo bat: ez dakit dantza egiten. Barrurantz dantza egiten duten horietakoa naiz, buruarekin atzera eta aurrera mugimendu pendularrak egin eta ezkerreko hankarekin tolesdura epileptiko gutxi batzuk. Listo. Zerbait mugitzen didaten kantuak sartu nahi izan ditut, baina kantu honek zerbait baino ni mugiarazten nau. Erritmikoki ingeniaritza lana da.

Braulio - Karroña
Haserretik egindako kantu honek barregura izugarria sortzen dit. Iraintzeko sorromostro hitza erabiltzeagatik, adibidez. Edo gerora datorren melodia fantasmagorikoarengatik agian. Edo ez dudalako ulertzen nola sartu daitekeen amorrutik sortutako kantu bat horrelako musika dantzagarrian. Dakidan gauza bakarra da Brauliorekin euskal (kontra)kultura pixka bat aberatsagoa dela.

Maite Larburu - Amu(r)
Amua antzezlana ikusten harrapatu ninduen Maitek lehen aldiz. Ordutik gaur arte gehien baloratzen ditudan artisten artean dago. Kantu honen hitzak antzezlan horretatik eratorritako esaldiez osatuta daude. Horien artean bi mirari hauek daude: «txinaurrientzat ihintza uholde» eta «hiretzat egin dinat amets». Azken horrek badu horrelako melodia altxamendu bat zeharo hunkitzen nauena.

Arrotzak - Gerra buruan
Lurzoru hotzetik azken urteetan gehien entzun ditudan diskoen artean dago zalantzarik gabe. Argi izpi bat nahi duenak ez dezala hemen bilatu. Estutasunez beteriko kantu ilunak bata bestearen atzetik kateatzen dira, itolarria sortzen dute. Kantu honek laburtzen du hobekien diskoaren esentzia.

Tooth - Ezorduak
Sentitu al duzu inoiz itsasoaren beharra? Hala bada, jantzi aurikularrak eta entzun nola zeharkatzen zaituen kantuak bere zatirik melodikoenean, nola agortzen zaizkizun indarrak korrontearen kontra.

JP Lohian & Klonen Klana - Sekretua
Asko gustatzen zaizkit kantu pisutsuak, erori egiten direnak. Horren adibide da Sekretua. Kantuaren giroa da gehien gustatzen zaidana: gaua, bakardadea, hotza, lizunkeria...

Sara Zozaya - Benetan
Etzan, ixo eta Benetan entzutea garai batean egunerokotasunean egin beharreko zerbait zen. Biltzen zaituen kantu horietako bat da. Bukaerako «beste mila alditan» esaldia errepikatze horrek badu zerbait puskatzen nauena.

Lisabö - Hemen naiz, ez gelditzeko baina
Eneko Aranzastik esana: «Lisabö ez da musika, sentsazioak dira». Hori jakinda ezinezkoa da Lisabö zerrenda honetan ez egotea. Nire bizitzako soinu banda osatzen duten kantuetako bat.