Uxue Rey Gorraiz
2025.01.13Sakelakoan instalatua dudan audio aplikazioak esana dit 37.390 minutuz aditu dudala musika 2024an.
Eta horri gehitu kotxean ditudan diskoak aditzen emandako tarteak. Dotoreena litzateke esatea errua
nirea dela: kontua dela ziztuan pizten zaidala zenbait kanturekiko obsesioa, edo, bestela, akaso aitor
nezake halako alergia bat diodala isiltasun totalari. Baina egi-egia hau da: joan den urtean txoratuta
izan naute gure koordenatu geografikoetatik hurbil-edo sortutako pieza askok. Haiena da errua; nirea
zoriona. Eta zuekin nahi nuen konpartitu.
Disko kutunak:
- 'Erromantizismoa' (Verde Prato & Bronquio)
- 'Giza zarata' (Anari)
- 'Negu gorri' (J Martina)
- 'Epelkeriaren kontra' (Nakar)
- 'Ezpatei disdira!' (Tatxers)
- 'Zeba' (Zeba)
- 'Ostabe zuloan' (Txopet)
- 'Esperoan' (Hiuzz)
- 'Jaioak hilea zor' (TOC)
- 'Matxenia II' (Naxker)
Kantu kutunak:
- 'Bi katu' (zubizubi)
- 'Hobietan muxu' (hhh, Eneritz Furyak)
- 'Inmolazioa' (Giza zarata, Anari)
- 'Abbarena' (Matxenia II, Naxker)
- 'Eh tu!' (Ezta lorerik; Malakias, Tatxers)
- 'Deus ex machina' (Anari, Belako)
- 'Merezi ote' (Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida, Chill Mafia)
- 'Laguntasuna Bazen Apurtezina' (Erromantizismoa, Verde Prato)
- 'Mamuak' (Esperoan, Hiuzz)
- 'Puntofinal' (Ezezez)