Inun
2016.11.07Nire sorlekutik abiatu da bidaia musikal hau. Kotxea hartu aurretik Mikel Urdangarin "Kideari" bisita egin diot. Erritmo lasaiak autora lagundu nau eta "Distantzia" gutxira Rafa Ruedarekin egin dut topo, Mungian. Busturialdera segi dut, eta irratiko bozgorailuak "Hasi dira" Antton Aranbururen doinuak oparitzen. Arratiararantz jarraitu dut. Bailara honetako lehen geltokian, Igorren, Eskean Kristöko "Otso basati"-ak bisitatu ditut. Aldakak dantzan Artean egin dut "Etena", Borja Estankonaren melodia dotoreen laguntzarekin. Errepidea berriz hartu eta Eibarrera heldu naiz, Su Ta Gar entzuteko "Itxaropena"-rekin. Nahia kunplitu dut, baina ez nago ase, Napoka Iriaren "Disonantziak" entzun arte. Bidea jarraitzea erabaki dut orduan, eta Urepeleraino iritsi naiz. Luze egin zait bidea, merezi izan du "Hala ere", Aire ahizpen ahotsekin gozatzeko bada. Garaira egin dut gero, Iruñera, "Izan ere" ezin nuen tour hau antolatu Kerobia entzun gabe. Arabara heldu eta Gasteizko errotondetan "Nora ezean" aritu naiz Izaki Gardenak-ekin topo egin arte. Bizkaira bueltatzeko ordua heldu da, baina Ean egin dut azken geraldia, "Jakin gura neuke"–eta zer kontatzen duen Josu Bergarak, etxera itzuli aurretik.