Rakel Arenaza
2020.06.11Zuzenean ikusi nituen lehen aldian, hauek izan ziren nire barnean gelditu zirenak.
Musika egitera bultzatu naute, eta nire abestiak besteek entzuteko duinak direla sinistera eraman nautenak.
Hauetariko artista asko lagun edo ezagunak direla eta, umiltasunetik musika onena ateratzen dela ikusi nuen.
Nahi dutena egiten dute, eta hori guay da, benetazkoa da.
Benetan musika maite duten artistak direla uste dut.
Buklean entzundako diskoak dituzte.
Etengabe bilatzen ditudan abestiak dira.
Zoriontsu izaten laguntzen dutenak ere.
Beti emozioz eta bibrazioz betetzen nauten abestiak dira, bakardade momentuetan sonatzen dutenak, eta norbaitek abesti bat gomendatzeko eskatzen didanean, hauetariko bat jartzen diet.
Barrurako abestiak, pixka bat gehiago gaitzen nautenak. Hauek benetan entzun ondoren, politago, adimentsuago sentitzen naiz. Nire musikan, sudurraren puntan jartzen zaidana egitera bultzatzen naute.