Larry Bird
2018.10.22Dagoeneko ez dakigu zenbat aldiz galdetu diguten, “eta zuek, zergatik abesten duzue euskaraz?”. Honek Bilbo Handia izaten jarraitzen du, gauzak ez dira gehiegi aldatu. Gehienetan “eta zergatik ez?” erantzun diegu modu batera edo bestera. Esango genuke zerrenda honetako talde askok ere halako azalpenak eman behar izan dituztela noiz edo noiz.
Egia esan, ez dugu gehiegi pentsatzen horretan. Zerrenda hau egiterakoan konturatu gara horretaz. “Egia esan, ez dugu gehiegi pentsatzen horretan”, ezta ezertan ere. Astean gehienez ordubete ensaiatzen duen talde batek zerri buruz hausnartu dezake? Gelditu al gaitezke gu, kolektibo gisa, bost minutuz ezerren gogoeta egitera?
Hain modu prekarioan egiten dugu lan, ezin diogula denbora gehiago eskaini gure inguruan gertatzen denari. Kantuak egitearekin eta gure buruarekin koherente izatearekin, nahikoa eta soberan.
Amateurgintza militantearen garai hauetan, ez gara inor ezerren lezioak emateko, noski. Nahikoa daukagu gurearekin. Hori bai, lerrook probestu nahi ditugu zerrendan agertzen diren talde eta bakarlariei eskerrak emateko, gauzak beste modu batera egin daitezkeela frogatzeagatik.
Begira, guk zortzi kantu egin ditugu azken urteotan. Ez dakizue zenbat kostatu zaigun, baina, aizue, hemen gaude, abestiok zuzenean defendatzen.
http://www.badok.eus/euskal-musika/larry-bird/hirugarren-fasean