Norekin ibili, hura entzun

Naroa Gaintza

2017.03.13
Eguzki berritan zaude - Gari(Hitzak: Mikel Lasa-Musika: Gari)
play_button
add_button
NG, geurea da garaipena - Negu Gorriak(Hitzak: Fermin Muguruza, Jon Maia-Musika: Fermin Muguruza, Iñigo Muguruza, Kaki Arkarazo)
play_button
add_button
Berriz berpiztu naiz - Bide Ertzean(Hitzak eta doinua: Joni Ubeda, Imanol Ubeda)
play_button
add_button
Zaldiak negarrez - Ruper Ordorika(Hitzak eta musika: Ruper Ordorika)
play_button
add_button
Bueltatzen - Berri Txarrak(Musika: Berri Txarrak-Hitzak: Gorka Urbizu)
play_button
add_button
Elektrizitatea teilatuetan - Markos Untzeta(Hitzak eta musika: Markos Untzeta)
play_button
add_button
Joan eta etorri - Mandoilek(Mandoilek)
play_button
add_button
Inoiz - Josu Bergara(Josu Bergara)
play_button
add_button
Bakoitzean - Keu Agirretxea(Musika: Keu Agirretxea-Hitzak: Mikel Etxaburu)
play_button
add_button
Itsasoari begira - Benito Lertxundi(Hitzak: Jon Maia-Musika: Benito Lertxundi)
play_button
add_button

Gariren Eguzki berritan zaude diskoak 20 urte beteko ditu laister. Buruz ikasi nuen disko hura nire lehen autoarekin kilometroak egiten hasi nintzenean. Seat 600 bat, burdin hutsa. Casio bat nuen kopilotoaren eserlekuan eta TDK batzuk, besterik ez.

Zure Ford Escort hartan bestelako musika entzuten genuen beti, amerikarra, movidakoa… Urteak eman nituen euskal musika entzun gabe. Negu Gorriak-en "Geurea da garaipena" ere galdu izan nuen!

Hura agertu zenera arte. Tomás San Miguelen diskoak ditut gogoan edozein mendira igo eta urrunean dudanari so egitean diodanean. Eskutik helduta dator Bide Ertzeanen Maite out eta diskoa zabaltzen duen "Berriz berpiztu naiz", Seat Ibiza urdin hartan A-68a gora eta behera, Ruper Ordorikaren "Zaldiak negarrez"-ekin batera, bi ahotsetara, ozen, leihoak beheraino eta abiadura bizian. Gurea izan zen Berri Txarrak-en "Bueltatzen" ere, eta horrela ibili ginen urteetan.

Markos Untzetaren "Elektrizitatea teilatuetan" abestiak impasse bat markatzen du, Mandoileken "Joan eta etorri"-k apurtzen duenera arte.

Orduan itsasora bueltatzen naiz berriz, herrira. Bertan Josu Bergara topatzen dut Mikele Landarekin batera, "Inoiz"; eta kostaldeko marra jarraituz, Keu Agirretxearen "Bakoitzean". Eta guztiak forma hartzen du oraingoan. Zu agertzen zara eta zurekin batera nire betiko Benito Lertxundi. Gu, "Itsasoari begira", eta bertan, iparra.

Eta orain, jo dezatela mila kantuk gure Caddyetan…