Nahia Zubeldia
2016.12.07Hamabi kantu, hameka oroitzapen, sorpresa, zirrara edo poz.
Musika bi motatakoa izan daiteke: haurrek lotarako erabiltzen duten ñuñu gisakoa, hau da, ezaguna, amaren bularra, oinaren forma hartua duen zapata, Prousten madalena ona. Ala ikastekoa, piztekoa, ulermena zalantzan ematen duena.
Batak ez du bertzea kentzen, eta biak berdin ditut maite.
Batetik bertzerako ibilaldia da zerrenda hau; bistan da, euskarazko eta atari huntako kantuak hautatzeak dakartzan mugekin. Oulipo taldekoek zioten mugek askatzen dutela; sormena pizteko, poemetatik hizki bat kentzen zuten, ala errima hastapenean ezartzen. Hemen, mundu osoa kendu dugu, herri bat salbu. Hizkuntza guziak, euskara salbu. Eta hona iritsi gira, Euskal Herritik Euskal Herrirako euskarazko bidaia huntara.