Musika egiten hasi eta segitzen jakin ez duen frustratuen klub famatuko kide izanki, musika biziarazten lortzen dutenak miresten ditut. Lan egiteko, kontzentratzeko musika entzun behar dut nire lankideekin dudan komunikazioa murriztuz, lasaitzeko ere kantu batzuk gordetzen ditut, etxea biziarazteko sartu bezain laster botoia zapatzen dut, eta oheratu aitzin beti kantu madarikatu batek nire lo egiteko beharra trabatzen dit.
Huhahu, hau da nire hautu.
Ez naiz hasiko nire haurtzaroaz mintzatzen, eta kantu bakotxak ze leku ukan duen nire ibilbide laburrean azaltzen; hemen zerrendatuak diren artista batzuek nire barrena hunkitzea lortu dute, batzuekin trukaketa pollitak, eta kontzertu batzuek trantzerako bidea erakutsi ere, pentsa!Batzu betiko zerrendan egongo direnak eta beste batzu garai honetan belarrietan ukaitea gustatzen zaizkidanak.
Atzokoak gaurko, zerrenda hau ez da osoa, eta uste dut egunero aldatzen ahal nukeela.
Eskerrak musikari... hemen.