Leire Palacios
2016.07.11Musikak gorputza ezagutzeko balio dit.
Barrutik
Musikaren hitzekin ikasi nuen beste hainbat hitz ordenatzen: abestiak ulertu nahi nituelako, hizkuntzak ikasteko aitzakia izan zen. Ondoren, literaturaren atea zabaldu zidan musikak.
eta kanpotik.
Gorputza bizitzeko modu bat irakatsi dit musikak. Hau da, espazioan eta denboran haragia eta hezurrak kokatzen. Erraiekin konektatzea da dantza eta bizitza koreografia bat.
Hauek dira kokots, atzamar eta oin puntetatik, sabeleko ileetara dantzan jarri nauten kantuak.
Hauek dira gorputza zeharkatu didaten 13 kantu.