Lidia Insausti (Arima Soul)
2024.10.03BELE, 'Epel': Hitz beharrezkoak daude hemen, gure gizartean finkatu den izaera bati aurre eginez: "Epel, nahi gaituzte epel". Lideren interpretazioa bikaina da, dinamika ederrez betea.
JEXUXMAI LOPETEGI, 'Denboratik at': Beti abesti hontara bueltatzen naiz. Jexuxmai-ren esaldi erritmikoak, hemen bereziki gozatzen ditut The Police-ren kutsu argi batekin. Benetan transgresorea!
BEÑAT IGERABIDE, 'Merezi ote': Beñat-en doinuak nolabait laztantzen zaituztela dirudi. Kantatzen dituen hitzak hausnarketa polita kontatzen dute eta identifikatuak sentitu gaitezkeela uste dut.
LIHER, 'Teloia': Itsasten den estribilo perfektua dauka eta kontzertuetan: epikoa!
IMANOL, 'Mendian gora': Ikastolako koruan ezagutu nuen kanta da eta maitasunez gogoratzen dut. Garbia, benetazkoa eta sustraietan dagoen musika. Imanol erreferentea izango da beti, dotore eta maixu.
AFRIKA BIBANG, 'Sua': Afrika, soul musika euskaraz egiten hasi zen lehenetariko abeslaria da eta hori, ausartzea da. Abesti hau jada klasikoa bat da, maitasun istorio polita kontatuz.
AMAIA ZUBIRIA, 'Goizian argia hastian': Samurtasunez, teknikaz eta sentsibilitatez betetako abestia. Benetan zirraragarria eta perfektua. Amaiaren ahotsa magikoa da.
KALAKAN, 'Kantuz': Antzinakoaren eta gaurkoaren arteko sinbiosia. Erritmoa, indarra eta historia.
GHAU, 'Iada': Mezu indartsu batekin, kantu hau hazten doa pixkanaka, aura oso berezi batekin. Deskubrimendu atsegina!
MICE, 'Negua udaberrituko da': Miceren ahotsean, adorea nabarmentzen da. Itzalen artean agertzen den melodia bat iruditzen zait, korrika leku ezezagun batera joaten imajinarazten didana.