Antton Aranburu
2019.03.18Garrantzitsuena ez da zertarako egiten dugun, ezta zein helburuk zein mandatuk edo zein fantasiak mugiarazten gaituen ere, gaur gaurkoz balio duena DA NOLA egiten dugun. Askotan airean eskegita eta ZINTZILIK dabilen trapezista bat naizela iruditzen zait; edota kaitik irteten, ATAKO BANDAN doan itsasontzi bakarti bat. Eta askotan EZ DAKIT zergatik jarraitu behar dudan jo ta ke, ekinean, arrazoiak finkatzen duen korrontearen aurka arraunean. Kontua da, ezin naizela ITSASOARI BEGIRA, portuaren babespean, lasai geratu; beti nahi baitut beste zerbait, eta ekaitz ororen bukaeran beti baitator barealdia. Eta hori gertatzean HIBERNAZIOAn murgiltzen naiz berriz ere, lo kuluxka luze eta eztian, ene barne KOSMOSean. Hala ere, horrek guztiak ez du axola, barnean daramadan hartza berandu baino lehen itzartzen hasten baita, ASTIRO ETA AMORRUZ. Orduan berriz sentitzen dut KAOSak harrapatzen nauela, alegia, betiko zulo beltzean ER(H)ORI naizela berriz. Hasieran ohartezina da ia, MARTXA BATEN LEHEN NOTAK izango bailiran, baina pixkanaka-pixkanaka burrundada gero eta ozenagoa da. Eta hala igarotzen ditut orduak, egunak, asteak, hilabetea,… batzuetan urteak… KANTUZ! Eta denbora igarota kantuok entzuten ditut eta iruditzen zait ez naizela ni, FALSIFIKATU NAUTEla, ezen gaur naizena ez da ATZO NAIZ edo nintzena.