Ander Solozabal
2018.03.19Munduak biraka darraien artean, abesti perfektuaren bila ari dira musikariak; atsedenik ez duen prozesu gorabeheratsuan. Emozioek, esaldi koloretsuek eta mantra formako barne-melodiek gidatutako mendi errusiar batean.
Miren Narbaizak dioen legez: “ausardiarik ez, beldurrak gainezka… Geroak ekarriko duenaren kezka (…)”.
Bitartean, so bat euskal musikagintzari, Xiberuatik Nafarroa hegoaldera, “eta han zaude zu, blues ilun honen notak kantatuz”.
“Katedral bat egin, hegalik gabe sortu ziren abesti puxketekin (…)”
Eta “izate soilaren poz biluzia” sentitu dugu beste behin, “momentu erraldoi hoiek transmisioa zuten”-eta.
“Lurretik sagarrak jatea, hauxe da gure garaipen txikia”.
Baina arren, “hartu emango dizudana, bihar zer datorren ez dakigu ta, badaezpada”.
“Gauero legez, deabrua irten da teilatuetik aseiatzen da, dena ikusten du begi zorrotzez ezin zaio inoiz deus ezkutatu”. Nork jakin “Bakardadea ehizan” ari diren “Bi ziba ero” garenentz.
Hala izan edo ez, hona hemen lehen entzunalditik buruan iltzatuta geratu zaizkidan kanta borobilen zerrenda bat.