Nerea Erbiti
2018.10.15Caubet Chubuko Arhan entzutean mundu berri bat ireki zitzaidan. Txanbelarekin jotzen du lehendabizi eta ondoren abestu egiten du. Nola da posible abesti bera izatea? Herriak abesten duen erara edo elizako erara abestu dezake pieza bera. Etxetik kanpo ez zuen txanbela jotzen. Esan nezake, hau izan zela benetako aldaketa neure bidean.
Urteak eman ditut itsasoan bestaldeko musika entzuten, transkribitzen, lantzen, neureganatzen eta miresten. Ikasteko egarriak nor nintzen ere ahaztuarazi zidan momentu batean. Jazz musikaritzat jotzen nuen neure burua.
Baina, begirada iturriruntz biratu da, errekan gora doan izokin batena bezala. Naturak forma biribilak marrazten ditu, ez dago lerro zuzenik, ez ertz eta ez erpinik. Abesteko era libreago baten bila, hemen uzten dizkizuet nire erreferenteetako batzuk.