Alberto Martinez
2018.05.14Ez dut lortzen azaltzea zergatik dudan gustoko kantu bat. Justifikazio arrazoizko baten bila hasten naizen bakoitzean kontraesanez josita amaitzen dut eta alferrik dela konturatzen naiz.
Gustua emozio kontrolaezin bat dela iruditzen zait eta alferrik dela eskematizatzen saiatzea. Ez dagoela patroirik, edo estilo finkorik, kasu honetan.
Horrelaxe egin dut zerrenda hau. Oilo ipurdia jarri, malkoak atera, sormena piztu edota zerbikalak bertan lagarazi izan didaten kantuen zerrenda irrazionala.