Iparragirretik Willis Drummondera, musika ibilbide bat

Joserra Senperena

2023.07.18
  • Folk-rocka, Herri kanta, Popa, Pop-rocka, Rocka
Agur Euskalerriari - Patxi Andion(Joxe Maria Iparragirre)
play_button
add_button
Ni naiz - Xabier Lete(Hitzak eta doinua: Xabier Lete)
play_button
add_button
Geure bazterrak - Mikel Laboa(Hitzak: JosAnton Artze-Musika: Mikel Laboa)
play_button
add_button
Maitasunez hil - Antton Valverde(Hitzak: Xabier Lete-Musika: Antton Valverde)
play_button
add_button
Aitor'en hizkuntza zaharra - Urretxindorrak(Ziriako Andonegi)
play_button
add_button
Aitarik ez dut - Errobi(Musika: Anje Duhalde, Mixel Ducau-Hitzak: Daniel Landart)
play_button
add_button
Marea gora - Itoiz(Hitzak: Jose Mari Argoitia-Musika: Juan Carlos Perez, Jean Marie Ekai)
play_button
add_button
Haizea - Ken Zazpi(Musika: Beñat Serna, Jon Mikel Arronategi, Eñaut Elorrieta-Hitzak: Jon Mikel Arronategi, Eñaut Elorrieta)
play_button
add_button
Katedral bat - Berri Txarrak(Hitzak eta musika: Gorka Urbizu, Berri Txarrak)
play_button
add_button
Stockholmen - Willis Drummond(Hitzak eta musika: Willis Drummond)
play_button
add_button

1. Joxe Maria Iparragirre - Agur Euskalerriari

Euskal kantu egile onena Leterekin batera, nire ustez. Patxi Andionek egindako diskoan inoiz egin diren musikariaren kantuen bertsio onenak daude (Andion alde batera utzita). A ze moldaketak Rafael Ferrok egin zituenak: ederki ulertu zituen kantuak.

2. Xabier Lete - Ni naiz

Doinu ona, letra ona, eta bien arteko sortzen den zera hori. Sekulako kantua. 70tako bertsioan ikaragarria da nola kantatzen duen estribilloa, piztia bezala: "Etzaidazu galdetu gauza ilun guztien...".

3. Mikel Laboa - Geure bazterrak

Doinu soila, letra laburra eta argia, ahots oso arrunta... Bat-hiru diskoko beste kantu batzuk ere izan zitezkeen.Laboarena misterioa da. Juan Luis Zabalaren Mikel Laboaren errautsak Agiñan olerkia datorkit gogora: "Orain hasi gara jabetzen / zenbat bazter ezkutu dituen / –zein isil!, zein diskretu!– / gizon horrek hartuak / gure barruan."

4. Antton Valverde - Maitasunez hil

Umorezko doinua, Letek idatzitako letra duena. Valverde zen belaunaldi hartako euskal kantarien artean musika ikasketak zeuzkan bakarra eta piano jotzailea, hortaz, desberdina zen. Kantu oso ederrak egin zituen eta jarraitzen du egiten.

5. Urretxindorrak - Aitorren hizkuntz zaharra

Gogoan duan lehen kantuetako bat, eta nire bizitzan jo nuen lehen doinua lehengusu baten gitarrarekin, notaz nota. Bi ahotsetan egindako doinu zoragarria Simon & Garfunkelen kantuen airea dakarrena. "Euskaldunak euskeraz hitz egin behar dugu", kantu baten ulertu nuen lehen esaldietako bat, eta euskara gainditu gabeko ikasgaia nuela gogorarazten zidana.

6. Errobi - Aitarik ez dut

David Bowie eta Mick Ronson imajina ditzaket kantu hau jotzen. Total glam (musikalki; letra beste kontu bat da). Estribilloa dut gustuko bereziki, zeinean base erritmiko sinkopatua entzun daitekeen, gitarrak uzten dituen espazioei esker; eta hor goran, Duhalde & Ducau duo parebagea.

7. Itoiz - Marea Gora

Zenbat kantu on egin zuen Juan Carlos Perezek, doinu inspiratuak eta ederki eraikiak. Marea gora disparatu egiten da estribilloan: espazioak uzten dituen riff-a (base erritmikoa gehiago entzuteko aukera ematen duena), modulazio harmoniko bat, Perezen ahotsa...

8. Ken Zazpi - Haizea

Taldearen kantu britishena, Manchester soinura gerturatzen dena. Behin esan nion Eñaut Elorrietari oso gustuko nuela, eta berak horrelako gehiago egin behar zuela erantzun. Ea egia den!

9. Berri Txarrak - Katedral bat

Miresten dut nola konposatzen duen Gorka Urbizuk, nola kantatzen duen, nola jotzen duen gitarra. Kantu honen izenburua beste bat balitz ere, katedrala litzeteke. Katedrala da. Urbizuren hurrengo lanak entzuteko irrikitan.

10. Willis Drummond - Stockholmen

Egungo EHko talde gogokoena. Azken diskoa aparta da eta kantu hau bereziki.