Sara Zozaya
2019.05.13Gustuko dudana, oso gustuko dut, eta normalean, abesti batek zerbait sentiarazten badit, irabaziak ditu pare bat entzunaldi nire egunerokotasunean. Letrak edo musikak baino, sentsazioek gidatzen naute artista edo abesti batera, eta hauek dira modu batean edo bestean, harrapatu nautenak.
Txikitan kontestu jakin batean entzuten zenuen abesti bat, betirako geratuko zaizu, eta iruditzen zait gutxien entzuten ditugun kantak direla horiek. Horietakoak dira Imanol eta Txomin Artolarenak.
Oraingo musika, berriz, beti dugu nonbait sonatzen, hainbeste aukeraren artean, eta sentsazioa da, erreskatatutako minutu batzuen jabe zarela zure abestia aukeratzen dutenean. Aukeratu ditudan artista hauek kontestu melodiko konkretu batean egiten dute sorkuntza lana, nahiz eta bakoitzak bere estilora eramaten duen gero.
Intentsitatea, progresioa, introspekzioa, esperantza.