Ane Odriozola
2018.12.17Txikitatik egon naiz beste mundu bat bilatzen. Beste toki bat, beste inguru bat, beste ideia batzuk. Naizen horretatik, izan nahi dudan horretara. Bide horretan beti erreferentzia bila aritu izan naiz, emakumezkoenak bereziki garrantzitsuak izan direlarik.
Musikak bideak zabaltzen ditu, irudimena astindu, bihotzak ukitu. Esperientzia batzuek amets berrien besoetan amiltzen gaituzte.
Sorkunen abesteko modu pertsonalak, Zea Mays-ek sortutako atmosferek, Joseba B. Lenoirren pasioak, Izaroren biluztasuna, kontzertuetan aurkitutako Napoka Iria edo Kaskezur bezalako sorpresek... batzuetan aho zabalik, beste batzuetan ideia berriekin, beste batzuetan aztoratuta utzi naute, sakonean hunkituta. Horrelako momentuen erantzule dira zerrenda honetako kantak. Bilaketa horretan jarraitzeko itsasargi aztarnak.