Ina Munlet
2019.09.16Iragatea, trantsizioa… leku batetik bestera dagoen espazioa, bidea… eta denbora izan dira niretzako “etxea”, eta hauek higidurazko kantuak dira, batzuek leku arteko gakoa gogorazten digute (Itoiz), beste batzuek izan ginenaren eta garenaren artekoa (Beti Mugan, Ruper Ordorika), edo izango garena (Laboa), igual estilo ezberdinak biltzen dituzte maisuki minutu apur batzuetan (Jupiter Jon, Joseba Irazoki, Joseba Ponce), lasaitasunak eta zaratak bat egiten dutenekoak ere (Ama Say, 6nemen9) edo aintzina eta modernitatea batuz (Vulk, Bakelite), eta beste batzuk besterik gabe dantza egiteko sortu ziren (O.K. Korral), eta denek nire bihotzean leku kuttun bat dute. On egin.