BADOK
2024.01.24Maiatzaren 12an izango da 2024ko Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen festa, Senpereko lakuaren inguruan. Musikak beti izan du garrantzia festa honetan, baina aurten lehen aldiz maketa lehiaketa bat antolatu du, euskal eszena berriko taldeei leku bat egiteko asmoz, BERRIAren Badok atariak babestua. Epaimahaiak 40 talde onartu ditu, eta zerrenda hau lehiaketan parte hartzen duten taldeen kantu banarekin osatu da. Hala ere, talde bakoitzak hiru abesti aurkezteko aukera izan du.
Talde horien artean irabazlea nor izango den deliberatu behar dute orain; otsailaren 16an emango dute irabazlearen izena.Irabazten duen taldeak maiatzaren 12ko festan zuzenean jotzeko aukera izango du, Nafarroa gunean.