BADOK
2025.01.24Maiatzaren 11n izango da 2025eko Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen festa, Senpereko lakuaren inguruan. Musikak beti izan du garrantzia festa honetan, eta aurten bigarren aldiz maketa lehiaketa bat antolatu du, euskal eszena berriko taldeei leku bat egiteko asmoz, BERRIAren Badok atariak babestua. Epaimahaiak 29 talde onartu ditu, eta zerrenda hau lehiaketan parte hartzen duten taldeen kantu banarekin osatu da. Hala ere, talde bakoitzak hiru abesti aurkezteko aukera izan du.
Talde horien artean irabazlea nor izango den deliberatu behar dute orain bai epaimahaikideek eta baita publikoak; martxoaren hasieran emango dute irabazlearen izena. Irabazten duen taldeak maiatzaren 11ko festan zuzenean jotzeko aukera izango du, Nafarroa-BADOK gunean.