Rolan Garces
2021.03.291. - "Tatxer" (Baldin Bada): Lehenengo kasetea, Zangotzako musika denda batean erositakoa.
2. - "Ordaindu eta ixilik" (Zarama): Anaitasunan ikusi nituen La Polla Records eta Tijuana in Blue-rekin batera. Diru sarrera FSLNrentzat izan zen. Agian nire lehenengo kontzertua izan zen.
3. - Batzuk (Delirium Tremens): Disko hau milaka aldiz entzun nuen etxean. Inork ez zuen horrela sonatzen Euskal Herrian.
4. - Sentipenen bihotza (EH Sukarra): Hauek bazekiten melodiak egiten!
5. - "Ni al naiz zure ni?" (Dut): Basatiak, sendoak, oso onak! Andoainen ikusi nituen baldintza ez oso osasuntsuetan eta haluzinatu egin ninduten.
6. - "Bi mamu puta horiek" (Jotakie): Kortatu, Cicatriz eta Kontuz Hi!-rekin batera egin zuten diskoa seminala izan zen.
7. - "Barbie ETBn" (Kau Kori Kura): Katxondoak, korrosiboak.
8. - "Condor" (Amorante): Ausarta da, berritzailea, antzinako soinuak zein modernoak bilatzen ditu.
9-10. - "Pertsona IX" (Joseba Irazoki) / "Helduentzako sehaska kanta (II)" (Petti): Gora beratarrak!
11. - "Zure etxera noa" (Ruper Ordorika): Maisua.
12. - "Izarren hautsa" (Xabier Lete): Iraultzailea, konplexua, ez zuen indarra ahotsan baizik eta ariman.