La Basu
2017.09.11Musika beti egon da nire bizitzan, eta kanta hauek aukeratu baldin baditut, bakoitzak nire bizitzako momentu berezi bat aipatzen duelako izan da. Gehienak lagunak dira eta egia da rapa dela gehien entzuten dudan musika, baina beste estilo musikalak ere nabarmenak dira nire bizitzan. Azken urteotan euskal rap talde asko atera dira eta uste dut orain dela gure momentua, gure mezua zabaltzeko momentua.