Goizero sortzen gara, egunero sor dezagun

Tristtan Mourguy

2017.05.15
Zaindu - 2zio(2zio)
play_button
add_button
Ez dok hamahiru - Mikel Uraken(Hitzak: Mikel Uraken, Mikel Vega-Musika: Mikel Uraken)
play_button
add_button
Lohia (zuzenean) - Ekiza(Hitzak eta musika: Jurgi Ekiza)
play_button
add_button
Beha - Xano(Xano)
play_button
add_button
Erromantikoarena - Lumi(Hitzak: Nahia Zubeldia-Musika: Lumi)
play_button
add_button
Maskarada - Hiena(Hitzak: Elias Canettiren testuetan oinarritua-Musika: Hiena)
play_button
add_button
Interferentziak - Bob Xatar(Hitzak: Xabi Biskai-Musika: BobXatar)
play_button
add_button
Armigua - Borrokan(Hitzak eta musika: Borrokan)
play_button
add_button
Desauzidioa - Joseba Irazoki(Hitzak: Beñardo Goietxe-Musika: Joseba Irazoki)
play_button
add_button
Zeuok - Pelax(Pelax)
play_button
add_button
Mamuak - Libe(Musika: Libe Garcia de Cortazar, Aitor Acosta, Jesus Villalabeitia, Eneko de Arza-Hitzak: Libe Garcia de Cortazar)
play_button
add_button
Errota - Madeleine(Madeleine)
play_button
add_button

Euskaldunon egoera inoiz baino lausoagoa da. Gure euskara eta berekin doan ondare kulturala babestu behar dugu, baina horretan gehiegi zentratzen bagara eta gaztetasunak erraiteko duena ez badugu aditzen gure geroa arriskatzen dugu.

Horrela da gure bitasun edo dualitatea. Iragana, segitzeko abiapuntua izan behar da, baina ez sehaska horretan egoteko gogoarekin... Euskara da gure ama, baita gure ninia handitzeko helburu nagusia duena ere.

"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik", Joxean Artze.

“Hitz egiten” eta “mintzatzen” sinonimoak izan arren ez ditut bi aditz horiek berdinki ulertzen: “mintzatzen” gehiago eguneroko zentzu arrunt batean ulertzen dut (hizkuntza tresna); aldiz, “hiz egiten” hitzekin sortzeko eta jostatzeko ikuspuntuarekin lotzen dut, erran nahi baita, dimentsio artistiko edo poetikoan (hizkuntza gaia).

Gure hizkuntza ez bada oraindik desagertua, omendu nahi nituzke gure arbasoak euskara mantentzeagatik eta guri helarazteagatik testuinguru politiko oso zail batean bizi izan arren, XX. mendean.

Baina nola ez aipatu Ez Dok Amairu kolektiboa, baita berantago gure haurtzaro eta nerabezaroa kulunkatu dituzten artista mitikoak ere, euskarari eta bere zereginari zentzu argiago bat emanik?

Haiei esker gure hizkuntza oraindik bizirik dago eta gure baitan euskaraz sortzeko pindarra betirako piztua da...

Eta orain zertan gabiltza? Gure kantu zaharrak atxikitzea eta umeei helaraztea derrigorrezkoa baldin bada ere, horrek ez gaitu mugatu behar ikuspuntu folkloriko edo erromantiko batean. Herriko bestetan, zikiroetan, erromerietan... tradizioa ez da bilakatu behar pisua edo erreferentzia bakarra...

Bertzalde, oroimin musikalak erraz eta azkar eramaten gaitu ongi eta aspalditik ezagutzen ditugun artistengana, gure iragana burdin gorriz markatu baitzuten.

Gaur egun milioi bat jende inguru euskalduna dela jakinez, ezinezkoa da ikusteko arlo guztietako zenbat sortzaile emendatzen direla! Aldiz, nor doa kontzertu baterat protagonista ez duelarik ezagutzen ? Nor doa Interneterat euskal musika berriaren bila? Non ote da gure egarria?

Zerrenda honetan ez da izen "mitikorik" agertzen... nehork ez bainau behar horien entzuteko. Bakarrik proposatu nahi dizkizuet arriskuak hartzen dituzten estilo askotariko artista independenteak. Miresten ditut haien kuraia, ibilbidea eta aukerak, eta noski, inspirazio iturri freskoak baitira niretzako!

Ez dok amaitu! (aipamen keinua Donostiar kolektiboari!)

Bukatzeko, Artzeren aipu hau gehituko nuke: "Bere hizkuntzarekin sortzen ez duen herri bat hiltzera doa".

Zabal ditzagun zentzu guztiak, eta gure usaia musikalak pixkanaka bizigarri berriz aberats ditzagun...

Segi dezagun sortzen, entzuten, bilatzen, programatzen... eta konfiantza gure gazteengan!!