Ibon Ordoñez
2021.10.05Estilo anitzak pasatzen dira nire belarrietatik, nahiz eta rock klasikoa izan gustokoena eta aldiz, folkean aritu (orain arte). Azken finean, sentimendu bakoitzak edo bizitzako momentuek eskatzen dute musika mota bat, aproposena. Batzutan sentimendua izan eta kanta bilatu, beste batzuetan kanta topatua eta sentimendua sortu.
Hauetako batzuk kasettean entzun nituen lehenengo aldiz, edo biniloan, beste batzuk azken urteotako harribitxiak. Kanta hauek markatu naute edo lagundu naute nire bizitzaren momentu berezietan eta, nolabait etorri ziren gelditzeko.