Fufu
2021.11.15Ez dugu uste zerrenda honek jende askoren interesa sortuko duenik. Eta horrek, modu batean, lasaitu egiten gaitu. Gure arteko senidetasunak, kasu honetan anaiak izateak, ez du esan nahi elkarrekin ados egon ohi garenik. Zerrenda hau da horren adibide, elkarren arteko eztabaiden ondorio izan baita, gatazka horretatik zerbait positiboa ateratzeko ahaleginean.
Ez du irizpide argirik, ez dio logika bati jarraitzen, finean, ez du zentzurik. Beraz, ez buelta gehiegi eman eta gozatu.