BADOK
2025.03.17Osatu gurekin euskal mitologiaren soinu banda. Iratxoen, sorginen, laminen, begibakarren eta Mari jainkosaren aterpean osatuko dugu elkarrekin gauekoen eta egunekoen soinu banda. Guk egin dugu lehenengo hautapena. Zure proposamenen zain izango gara zerrenda hau osatu eta elikatzeko.
BADOK-ek, BERRIAk eta ZEIDFEST GAZTEAk euskal mitologiaren soinu banda osatzeko erronka ipini diogu geure buruari. Badakigu pertsonaia mitologikoetan oinarritutako hamaika abesti badirela euskal kantutegian, eta abesti zerrenda batean elkartu nahi ditugu. Lehenengo hautapena egina dugu guk. Zerrenda osatzen laguntzen digutenen artean ZEIDFEST GAZTEArako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu.
BADOK-ek euskal mitologia ardatz duen hamar abestiko kantu zerrenda bat osatu du. Martxoaren 17tik 23ra —biak barne—, BADOK-en, BERRIAren eta ZEIDFEST GAZTEAren Instagrameko kontuetan post honen iruzkinetan proposatu zein den zuretzat zerrenda osatzeko egokia litzatekeen abestia. Euskal mitologiarekin izan behar du zerikusia, eta euskarazkoa behar du izan. Iruzkinetako abesti proposamenekin kantu zerrenda osatuko dugu. Eta parte hartzaile guztien artean ZEIDFEST GAZTEArako bost sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Zozketen irabazleak martxoaren 24an jakinaraziko ditugu Instagrameko post berean, baita orrialde honetan ere.
Baduzu euskal mitologiako pertsonaien berri? Hemen aurkezten dizkizugu haietako batzuk, ZEIDFEST GAZTEAko iruditeriaren parte direnak, gainera!
Sorgina. Murgildu zaitez sorginen mundu misteriotsuan. Antzinako sorgin haiek, etorkizunaren ehule ere esaten zitzaien haiek, magia hariak ehuntzen zituzten ilunpetan, euskal mitologiaren arabera. Sorginek, beren sorginkeria eta sekretu ezkutuekin, mundu magikoaren inguruko lilura pizten digute.
Ausartzen al zara sorginen erresuman sartzen eta naturaz gaindikoaren eta lurtarraren arteko bidegurutzea esploratzen?
Ezaugarriak:
Mari. Lurraren ama jainkosa. Misterioz eta boterez inguratuta, Mari naturaren pertsonifikazioa da bere adierazpen gorenean. Lurraren zaindari gisa, haren presentzia bizitzaren zikloekin eta sorkuntzaren distirarekin lotzen da. Ezagutu Mari, antzinako magia, eta murgildu jainkosaren eta lurraren arteko lotura magikoan.
Ezaugarriak:
Basajaun. Ezagutu Basajaun, Basoko Jauna. Bere irudi izugarri eta basatiarekin, naturaren alde misteriotsua sinbolizatzen du. Basajaunek, basoen eta lurraren sekretuen zaindari gisa, gizateriaren eta naturaren arteko lotura pertsonifikatzen du, gure ingurunea errespetatzearen eta zaintzearen garrantzia gogoraraziz. Murgildu zaitez Basajaunen magian, eta utzi haren esentziari zure espiritu abenturazalea pizten.
Ezaugarriak:
Tartalo. Basoen sakonean bizi den izaki misteriotsua. Bekokian begi erraldoi bakarra duen izaki mitologiko honek maltzurkeria eta jakinduria enigmatikoa irudikatzen ditu. Antzinako sekretuen zaindari gisa, Tartalok euskal mitologiaren alde iluna esploratzera gonbidatzen zaitu, non itzal bakoitzak istorio liluragarri bat ezkutatzen duen.
Ezaugarriak:
Iratxoak. Bazterrik ezkutuenetan bizi diren izaki bihurriak. Txikiak eta jostalariak dira. Basoetan ezkutatzen dira, eta ustekabeko txantxak egiten dituzte. Gaiztoak ez diren arren, haien presentziak jakin-mina eta harridura pizten ditu.
Prest zaude iratxoen mundu sorgindua esploratzeko? Prestatu irribarre bihurri eta sekretu ezkutuetarako.
Ezaugarriak:
Lamiak. Ibaietako izaki liluragarria. Itxura berezia du, eta forma aldatzeko eta liluratzeko duen gaitasunagatik da ezaguna. Errealitatearen eta fantasiaren artean, tentazioaren arriskua pertsonifikatzen du laminak.
Ausartzen al zara tentazioaren atarian dantza egiten?
Ezaugarriak: