Mikel Iraeta
2021.01.11Asko gustatzen zait musika bakarrik entzutea, egitea eta gozatzea. Hor sortzen diren emozioek momentu on asko eman dizkidate. Hala ere, musika beste norbaitekin konpartitzea, entzutea, egitea eta gozatzeak, niretzat, ez du parekorik.
Zuzenekoetan bizitako momentuak, kanta entzutean izandako emozio irrazional hori, egindako lagunak eta abar. Pertsona eta momentu eder asko, horixe da kanta hauek eman didatena.