Internet nabigatzailea irekitzean, bakotxak baditugu gure ohiturak. Batzuk mail ontzira doaz, besteak aldiz Facebook edo Twitterrera...
Ni ere horietariko bat naiz, hiperkonexioaren menpe, baina sare sozialetaz gain BADOKera ere joaten naiz, plazaratu diren azken kantuen entzutera. Eta ohitura hau hartu dudanetik, ene talde kuttunak biderkatu dira.
Taldeek itxoiten ez ditugun eremura jauzi egiten dutenean da "magia" gertatzen, eta uste dut musikaren helburua hori dela: entzulea harritzea. Zerrenda honetako talde gehienek arrazoin honengatik naute harrapatu, ez nuelako berengandik horrelakorik espero. Horien artean, berriki lehen diskoa atera duten taldeen kantuak ere badira, musikarien nortasunaren eta ardatzaren entzunlehio.
Hona beraz zaflako bat eman didaten azken kantuak.