Alfonso Guillo
2022.10.03Hona hemen playlist baterako lehenetsi ditudan euskal kantak, aukeraketa zail baten ondoren:
Estitxu - "Bi urte"
Herri Irratietan Euskal Herri isil hartako sugar ttikia, AEBetako musika zekarrena euskaraz ikasten ari nintzen sasoian.
Rafa Rueda - "Foto zaharrak"
Kanta honek hunkitu egiten nau entzuten dudanean, Euskal Herriko edozein etxe baten nostalgiara eramanez.
Keu Agirretxea - "Ura eta bakea"
Arrantza-ontziko malenkonia transmititu dit bere apaindurarekin, Afrikaraino eramanez.
Desgaraian - "Begi argiz"
Erritmo hirutarra dotore garatzen da emeki-emeki barrura sartuz.
Frikun - "Ezerezko herria"
Nire fantasia musikalera hurbiltzen nau bere erritmo-kiribilekin.
Jon Gurrutxaga - "Kateak"
Kateak arrastaka, bere ahotsaren erregistro guztiak harmonikoki bilduz giro aparta lortzen du.
Zea Mays - "Negua joan da ta"
Zenbat urte ikasle hark kanta hau ezagutarazi zidanetik! Bilboko artizar honek hotzikara egiten dit entzundako bakoitzean.
TikTara - "Ez pentsa"
Saltsa euskaraz aurkezteko erabakiak atsegina ematen dit, baita jaia eta dantza berriro elkartzeko aldarriak ere.
Diabolo Kiwi - "Etzidamu"
Nire fantasia musikalera hurbiltzen nau kanta honek ere.
Makulu Ken - "Idi dopatuak"
Egungo musika afrikarra euskaraz ekarri digun proiektua.
Ruper Ordorika - "Hamar negu"
1967ko udaren girora eraman eta emozioz biltzen nau testu argi batez.
MICE - "Aurpegira begiratu"
Isiluneen eta erritmoaren kontrola ahots irmo batez, testua ongi sartzen delarik.
Maraca Diablo - "Milia Lasturko"
Erdi Arora bidaia Mendarotik zehar. Proiektu bakan bat.