Mattin Arbelaitz
2023.06.27Kantuak aukeratzea baino zailagoa suertatu zait hauek aukeratzeko irizpidea zehaztea. Nola osatuko dut zerrenda? Momentuan gehien entzuten ditudanak paratuko ditut? Nahi eta nahi ez zerrendan agertu behar diren klasikoekin osatuko dut? Beraien artean hari bat izanen dute edo inolako erlaziorik gabeko zerrenda bat eginen dut? Azkenean, sobera pentsatu gabe gogora etorri zaizkidanak jartzea erabaki dut, barrenean sartuak ditudanak. Urte luzez egon dira bueltaka nire inguruan eta aditzen dituzun bakoitzean aurreko sentimendu bera ekartzen dizuten horietakoak dira, niri behinik behin. Gehienak inguruko musikariek osatutako taldeen kantuak dira eta bertze batzuk guttiago aditutakoak baina barrenera sartzen zaizkizun eta luzerako zurekin egonen direla nabaritzen duzun horietakoak.