Badok 15. Gure musika fauna

Badok

2024.12.16
  • Herri kanta, Rapa, Elektronikoa, Folk-popa, Ahots-polifonia
Piztien bertsoak - Ahots Hutsez (Ah!) eta Arkaitz Miner(Musika: herrikoia / Hitzak: Juan Kruz Beloki \'Motza\' / Moldaketak: Ahots Hutsez (Ah!) eta Arkaitz Miner)
play_button
add_button
Être - IbonRG eta Mursego(Musika: JC Perez / Hitzak: D.H. Lawrence eta Omar Jayaam / Itzulpena: Bernardo Atxaga / Moldaketa: IbonRg eta Mursego
play_button
add_button
Xori erresiñula - Ibil bedi eta Ke Lepo(Musika eta letrak: herrikoiak / musikaren moldaketa: Ibil Bedi eta Ke Lepo / Hitzen moldaketa: Ion Celestino
play_button
add_button
Galdurik - Benizze eta ØDEI(Musika: Benizze / Hitzak: ØDEI)
play_button
add_button
Tximeleta reggae - Moxal eta Mice(Musika: Juan Carlos Perez, Jean Marie Ekai / Hitzak: Bernardo Atxaga / Egokitzapena: Miren Nrabaiza eta Hannot Mintegia)
play_button
add_button

1) 'Piztien bertsoak' - Ahots Hutsez (Ah!) eta Arkaitz Miner

Pantxix Bidart Pla (Ahots Hutsez): "Badok-en 15 urteak zirela, Badok-eko faunako elementu gisa, faunaz ari zen kantu bat eskatu ziguten. Hona non Agirre anaiek (Unai eta Eñaut) kantatutako doinuan iritsi zitzaizkigun Motza bertsolariaren bertso hauek: Piztien bertsoak
Ikusi.

Juan Kruz Beloki Motza ezizenezkoa XX. mende erditsuan hil zen (xehetasun gehiagorako ikus Auspoa kolekzioan: 'Motza, Zulaika ta Ugalde bertsolariak'. Hegazti eta animalien hiztegi aberats horrek, eta, nola ez, Agirre anaien kantaera ezin ederragoak erakarri gintuen. Anaiaek kantatutako zortzi bertsoetarik 5 moldatu eta grabatu ditugu.

Elkarlana burutzerakoan nahiko naturala izan zaigu arrabita gehiutzea gure moldaketari. Horretarako nor hobeto Arkaitz Miner Aristizabal baino!

2) 'Ètre' - IbonRG eta Mursego

Ibon Rodriguez (IbonRG): "Hogeita hamar urte Être kantuak liluratuta. Aldiro-aldiro pausatzeko harengan. Pentsatzeko agian euskal kantutegitik Robert Wyattek sina zezakeen kantu bakanetakoa izan zitekeela. Gauza basatia eta gauza gizatiarra. Errukia eta denbora. Faunarena, norberarena.

Kantu sakraturik ez dago, eta baleude prest leudeke beti azalberritzeko, biziberritzeko eta hilberritzeko. Sakratuagoak lirateke horregatik.

Gure eskuetan aurrindu da Être orain, eta adarretik erori zaizkigu beste txori batzuk, Vainica Doble, Los Panchos eta Maria Dolores Pradera".

3) 'Xori erresiñula' - Ibil Bedi eta Ke Lepo

Amets Aranguren (Ibil Bedi): "Badok-en proposamena aitzakia iruditu zitzaigun gure musika faunan arakatu eta "klasiko" bat bertsionatzeko. Segituan ikusi genuen ez genuela berriki argitaratua zen kanturik hautatu nahi, pixka bat atzeragora nahi genuela joan. Xori erresiñula eta Lera zakurren balada kantuen artean hartu behar izan genuen azken erabakia eta lehenengoarekin hasi ginenez eta gustatu zitzaigunez, horrekin segitu genuen aurrera.

Zalantza handiak izan ditugu kantua moldatzerako orduan. Batetik, Ke Lepo-ren lanak tempo zehatz eta finkoak dakartza orokorrean eta ez genuen oso argi Xori erresiñula bezalako kantu batek zengtzua mantenduko ote zuen horietara egokituta, ea ahotsari zurruntasun hori eman geniezaiokeen... Bestetik, kantua zuberotarrez emateak ez gintuen oso eroso sentiarazten, hortaz, 'batuaratzeko' ariketa egiten lagundu zigun Ion Celestinok.

Erabakiak hartu baditugu ere, zalantzek hor segitzen dute. Kantuarena da bidea orain, ea nora eramaten gaituen".

 

4) 'Galdurik' - Benizze eta ØDEI 

"Benizzeren elektronikaren eta ØDEIren raparen arteko uztarketaren emaitza da kolaborazio hau. Musikari dagokionez, Londreseko EV artistaren Lost in London kantuaren egokitzapena da, 90. hamarkadako UK rap eta dance elektronikoaren moldeetan. Oinarrizko abestiaren gaitik abiatuta, Faunan gaindi galdurik itzulika eta begira dabilen xinaurri pertsonifikatu baten noraezaren kontakizuna da"

4) 'Tximeleta reggae' - MICE eta Moxal

"Itoizen 'Tximeleta raggae' berrikusi dugu. Ihes egin nahi izan dioguguregure musikan ohikoa den iluntasunari; ez dakigu lortu dugun, baina gustura gaude emaitzarekin. Berrarmonizatu egin dugu kantua eta egitura apur bat aldatu"