Aste santua

Pello Armendariz

2017.04.24
Jaungoikoa eta Lege Zarra - Kortatu(Musika: Fermin Muguruza, Iñigo Muguruza-Hitzak: Josu Landa)
play_button
add_button
Arraultz bat pinu batean - Hertzainak(Hitzak: Karra Elejalde-Musika: Josu Zabala)
play_button
add_button
Jainko apartak - Bap!!(Musika: Bap!!-Hitzak: Eneko Abrego, Drake, Jomes)
play_button
add_button
Egunon - Glaukoma(Glaukoma)
play_button
add_button
Gezur bat mila aldiz - Berri Txarrak(Musika: Berri Txarrak-Hitzak: Gorka Urbizu)
play_button
add_button
Errege-Moffin - Joxe Ripiau(Musika eta hitzak: Iñigo Muguruza]
play_button
add_button
UPN West 2 (¡pa venceros, navarreros!) - Selektah Kolektiboa(Musika eta hitzak: Wanka)
play_button
add_button
Ezin gelditu - Kuraia(Musika eta hitzak: Joseba Ponce, Fernando Gimeno)
play_button
add_button
Adoktrinatuak RMX - Suaia(Hitzak: Gorka Suaia-Musika: Kingston Town Riddim)
play_button
add_button
Haize eza - Dut(Musika: Dut-Hitzak: Martxel Mariskal)
play_button
add_button
Ezekielen prophezia - Itoiz(Musika: Juan Carlos Perez-Hitzak: Joseba Alkalde)
play_button
add_button

Estramonioa eta amanitak irensten zituzten pertsona desobedienteak erretzera abiatu ziren batzuk duela 500 bat urte. Pinuak eta potroak hemen uzteaz gain, 2017. urtean, masta erdian bandera espainola kokatuz kristoren erahilketa oroitarazi nahi digute, baita estatu honen sindrome postfrankistaz nahi gabe oroitarazi ere.

Nahiz eta herenegungo eta atzoko sineskeriak horrelakoak izan, gaur ere beste jainko batzuk agertzen dira, terapia sasizientifikoak, neopetrikiloak ayahuaskarekin jolasean… Bat-batean biharamun horretaz esnatu eta erloju deunari begira gabiltza, behin eta berriz errepikatu didazu gezur bera, ez da berriz gertatuko, baina batek (uste dut Michel Foucault zela) seinalatzen zuen bezala, egoerak (autoritatea, botere asimetria…) normalizatzea da boterearen benetazko boterea, gaur egun erregea biluzik dagoela esaten duen haurra da inozo bakarra.

Korrontearen aurka joateko erabakia hartzen duenean batek daki esfortzu bikoitza dela, borroka bikoitza, norbere koherentziarekin eta kanpokoarekin, kanpoan dagoen adostasun errepikatuagatik. Horregatik bat-batekotasunak lortzen du horrelako lilura batzuetan, nire ustez barnean irabazitako gerrate horren seinale delako ezin gelditze hori.

Eta horrela dogmak, adoktrinamenduak eta abarrekoak erlatibizatzea komeni zaigu, erraz ikusten ditugu besteengan gure etxean erreproduzitzen ditugun dinamika berberak, amets frustratuek dakartzaten dinamikak, egunerokoak ezarritako dinamika hertsatzaileak. Tira, luzatu gabe, badakigu aste santua Ezekiel bezala euri zitalari esker bizi dela, aprobetxatu dezagun eguzkia!