Xalba Ramirez
2025.01.15Euskal musikak inoizko aretorik handienak bete ditu 2024ean eta halaxe dator 2025a. Baina jarraitzen dute liburudendek ixten eta aretoek ezin duinki programatzen eta musikaz bizi nahi duenak prekario bizitzen. Orduan zerbait ez doa oso ondo gure euskal zera honetan. Galeanok argi erakutsi zuen monolaborantzak ez duela emaitza onik. Kulturgintza ez da izango oso interesgarria eraldaketa indarrik gabe, eta horretarako, handia izateaz gain, pixka bat, pixka bat bada ere, kritiko eta autokritiko izan dadila.
Zintzoki, harrigarri zaizkit BECak eta Navarra Arenak eta Anoetak beteak ikusteak. Ez zait sobera interesatzen, baina zorionik beroenak horren zama jasaten duten artistentzat. Ea balentriek balio duten, mitoak mitifikatu beharrean, lurrak berritzeko. Herria da gurtu beharreko aldare bakarra.
DISKOA KUTTUNAK
‘Esan gabe doa’, Pelax
‘Hasiera bat’, Gorka Urbizu
'Erromantizismoa', Verde Prato & Bronquio
‘Artean’, Judit Neddermann
'hhh', Eneritz Furyak
‘Bala galdua zure buru galduan’, Zikin
‘Disdira Ezpatei!’, Tatxers
‘Ez da besterik’, Marte Lasarte
‘Gitarra Lekeitioak’, Joseba Irazoki
‘Zainak eman’, Olatz Salvador
KANTU KUTTUNAK
'Bi' (Pelax)
'Maite, nauzu zeharkatu' (Verde Prato)
'Hernani' (Sal del Coche)
'M.L.C' (Monsieur le crêpe)
'Yuca' (Alai)
'Etsaiak agurtzen' (Tatxers)
'Berandu egin da' (Borla)
'Xori erresiñula' (Ke lepo eta Ibil Bedi)
'Bilbo' (J Martina)
'Auman kanti, atxitxai' (Mahl Kobat)