Hiru Kortxea (Hala Bedi irratia)
2025.01.10Hiru Kortxeatarrak, broma artean, maiz aurkeztu gara Hala Bedi Irratiko puretazat. Funtsean gitarretan oinarritzen diren estiloak entzuten ditugu eta gure gabeziak aitortzen ditugu musika urbanoan. Dena dela, kontrolpean ditugun estiloen artean baieztatu dezakegu 2024ko uzta paregabea eta askotarikoa izan dela.
Izan pop melodiak, rock disonantziak, distortsio eta sinte urratzaileak edota norberak sortutako intimotasuna, euskal musikak barruko kontzientziak astintzen eta mamuak konjuratzen jarraitzen du. Musikagile batzuk soinu berriak ikertu dituzte, beste batzuk betiko estiloak landu, disko kontzeptualak sortu dira, gitarren arteko elkarrizketak eraiki, melodiei garrantzia eman eta soinu eta armonia berriak aztertu dira.
10 disko eta abesti datozkizue hurrengo zerrendan. Gure musikaren bizitasunaren 10 adibide. Gure programan entzun ditugun eta entzungo ditugun abesti sorta.
1. 'Erosen heriotzak' - Birkit
a. 'Philia'
2. 'Deus' - Kaskezuz
a. 'Lotsaren teoria'
3. 'Esan gabe doa' -
a. '2'
4. 'Arrakala' - Inner
a. 'Zoru poetikoa'
5. 'Epelkeriaren kontra' - Nakar
a. 'Maitatzen ikasi'
6. 'Ezpatei distira' - Tatxers
a. 'Tokion'
7. Bala galdua zure buru galduan - Zikin
a. 'Zuk sinistu'
8. 'Orube' - Izaki Gardenak
a. 'Baimen gabe
9. 'Hasiera bat' - Gorka Urbizu
a. 'Janela bat'
10. 'Erromantizismoa' - Verde Prato & Bronquio
a. Laguntasuna bazen apurtezina