Xalba Ramirez
2023.02.02«Gizarteak modu arriskutsuan bizi behar du, benetan bizi behar badu!».
Hankaz gora jarri zen iaz urtea, elektronika zela, eta autotunea zela. Baina, akaso, batez ere, probokazioa zela. Belaunaldi berriak ez daude belauniko, eta beren ahotsa altxatzen dute ordena zaharraren kontra, berdin du zer tresnekin. Eta topatzen ditugu elkarrekin Hofe, Vulk eta TOC afterrean, eta Mirua, J Martina eta Merina Gris, formalxeago, baina esatekoak esaten. Disko ederrak emateaz gain, 2022ak esperantza piztuta mantentzen lagundu beharko liguke. Hamarkadaz behin betiko amaitu, eta undergroundak managerren beharrik ez izateko gehiago, eta ezertarako. Kantu ederrenak dira herriarenak diren kantuak.